2011/03/30

GURE ESKOLA

Eskolako sarrera eta HHkoen jolastokia
Gure eskolako eraikin honek hemeretzi urte ditu. Bi jolastoki ditu; jolastoki batean Haur Hezkuntzakoak ibiltzen dira, eta bestean Lehen Hezkuntzakoak. Ikasturte honen hasieran bi jolastokien zatiak hartzen dituen aterpe berria ipini digute. Gainera, eraikin hau txikiegia gelditu zaigunez, barrakoia ipini digute.
Guk arbel digitala daukagu gelan eta nola funtzionatzen duen ikasten ari gara.

 
Barrakoia eta LHkoen jolastokia


2011/03/23

Gu Amorotoko eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak gara. Gure izenak hauek dira: Nere, Josu, Liher, Aiert, Ainara, Iban eta Olatz.
Gure maisu-maistren izenak Aitor eta Pili dira.
Amoroto, Bizkaiko ipar ekialdean dago. Lea-Artibai eskualdean kokatzen da. 13,4 kilometro karratu ditu. Zazpi muga ditu eta hauek dira: Lekeitio ,Gizaburuaga, Markina, Berriatua, Aulesti, Ispaster eta Mendexa. 400 biztanle inguru ditu.
Hiru jatetxe, bi taberna eta txoko bat ditu. Hiru baserri aipagarri ditu beraien egituragatik: Idarreta, Iturran-Bekoa eta Aldekoa. Jai nagusiak San Martinak dira; uztailaren hasieran izaten dira eta eskualde guztian famatuak dira.