2011/06/16

GH. JOLAS HERRIKOIAK (PIN-PAN-SUA ETA LAU IZKINA)

Hona hemen jolas herrikoi batzuen azalpena.






GORLIZEKO IRTEERA 2010-2011

Ekainaren 9an Gorlizera joan ginen gau bat pasatzera.
Bertan 4 aktibitate desberdin egin genituen: Body- board, koadrizikloak, arko jaurtiketa eta tirolina.

Bikain pasatu genuen Gorlizen.



2011/06/01

UDAL FOROA


2011ko maiatzaren 27an Udal Forora joan ginen.Bertan gure proposamenak eta konpronisoa irakurri genituen HH4tik-LH6ira.
Konpromiso eta proposamen batzuk hauek dira.
Konpromisoak:
·Egunero fruta jatea.   
·Gela guztietan, astean behin, fruta jatea jolas orduan.
Proposamenak:
·Elikagai desbedinak probatzea.
·Gozoki gutxiago eta fruta gehiago jatea.
Proposamenak eta konpromisoak irakurri eta gero fruta jan genuen amaitzeko.

KONTZERTU DIDAKTIKOA


2011ko Maiatzaren 25an, asteazkenean, bideo gelara joan ginen HH2tik LH6ra arte. Bertan tresna desberdinak ikusi genituen: trikitixa,akordeoia,zehar txirula,pianoa,gitarra española,gitarra elektrikoa,baju elektrikoa,panderoa eta bateria. Sartu ginenean Kanuto Zizilindro kanta jo genuen .Arratsalde honetan abestia abestu genuen ere bai. Bukatzeko kalejira bat egin genuen eskolara arte. Oso ondo pasatu genuen.

2011/05/11

2011/04/14

HERRIKO PLAZA

Gure eskolaren inguruan Herriko plaza dago. Bertan udaletxea eta parkea daude. Parkea txiki geratu zaigu, gero eta ume gehiago gaudelako gure herrian. Horregaitik parke berri bat egiten ari dira. Udaletxearen atzean Mendibarren frontoia dago. Frontoi honetan Zesta partiduak eta eskuzkoak egoten dira.
Plazaren erdian musika kioskoa dago (perretxikoa edo txanpinoia deitzen diogu). Bertan kontzertuak egoten dira. Herriko plazaren goiko aldean San Pedro eliza dago. XV. eta XVI. mendeetan eraiki zen.

San Pedro eliza


Frontoi zaharra eta Perretxikoa

2011/03/30

GURE ESKOLA

Eskolako sarrera eta HHkoen jolastokia
Gure eskolako eraikin honek hemeretzi urte ditu. Bi jolastoki ditu; jolastoki batean Haur Hezkuntzakoak ibiltzen dira, eta bestean Lehen Hezkuntzakoak. Ikasturte honen hasieran bi jolastokien zatiak hartzen dituen aterpe berria ipini digute. Gainera, eraikin hau txikiegia gelditu zaigunez, barrakoia ipini digute.
Guk arbel digitala daukagu gelan eta nola funtzionatzen duen ikasten ari gara.

 
Barrakoia eta LHkoen jolastokia