2011/04/14

HERRIKO PLAZA

Gure eskolaren inguruan Herriko plaza dago. Bertan udaletxea eta parkea daude. Parkea txiki geratu zaigu, gero eta ume gehiago gaudelako gure herrian. Horregaitik parke berri bat egiten ari dira. Udaletxearen atzean Mendibarren frontoia dago. Frontoi honetan Zesta partiduak eta eskuzkoak egoten dira.
Plazaren erdian musika kioskoa dago (perretxikoa edo txanpinoia deitzen diogu). Bertan kontzertuak egoten dira. Herriko plazaren goiko aldean San Pedro eliza dago. XV. eta XVI. mendeetan eraiki zen.

San Pedro eliza


Frontoi zaharra eta Perretxikoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario