2011/03/23

Gu Amorotoko eskolako 4., 5. eta 6. mailako ikasleak gara. Gure izenak hauek dira: Nere, Josu, Liher, Aiert, Ainara, Iban eta Olatz.
Gure maisu-maistren izenak Aitor eta Pili dira.
Amoroto, Bizkaiko ipar ekialdean dago. Lea-Artibai eskualdean kokatzen da. 13,4 kilometro karratu ditu. Zazpi muga ditu eta hauek dira: Lekeitio ,Gizaburuaga, Markina, Berriatua, Aulesti, Ispaster eta Mendexa. 400 biztanle inguru ditu.
Hiru jatetxe, bi taberna eta txoko bat ditu. Hiru baserri aipagarri ditu beraien egituragatik: Idarreta, Iturran-Bekoa eta Aldekoa. Jai nagusiak San Martinak dira; uztailaren hasieran izaten dira eta eskualde guztian famatuak dira.

2011/02/02

HASIERA EMATEKO

Kaixo, gu Berritxuko eskolako 3.-4. mailetakoak gara. Gure izenak hauek dira: Ana Rita, Egoitz, Moises, Leire, Gorka, Maddi, Mikel, Neskuts eta Irati. Andereñoa Judith deitzen da. 
Blog honetan Berritxuren berri emango dizuegu.

BERRIATUA

Berriatua Bizkaiko ipar ekialdean dago, Lea- Artiba eskualdean. Bere azalera 18 kilometro karratutakoa  da eta garaiera 37 metrokoa. Bere mugak Kantauri itsasoa, Mendexa, Amoroto, Markina-Xemein, Mutriku eta Ondarroa dira. Berriatuan lau auzo daude: Asterrika, Erribera, Madalena eta Merelludi. Biztanle gehien dituen auzoa Erribera da. Bertan daude udaletxea, eskola, liburutegia, bi frontoiak, tabernak eta jatetxe batzuk, eliza, dendak, bankoa, futbol zelaia...